Arkitente. Arkitektura haurrei hurbiltzeko ikaskuntza sarea

| SARTU

Kaixo!

Aukerak badituzu arkitente-n parte hartu nahi baduzu.

 

Eskola baten ikasle edo eta irakaslea bazara:

Arkitektura lantzeko interesa duten ikastetxeetako irakasleek webgunean erabiltzaile gisa erregistratu behar dute Arkitentek eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izateko. Horretarako, datu-orria bete beharko duzue. Aldez aurretik, parte hartzeko baldintzak irakurri eta onartu beharko dituzue.

Bai Arkitente programa, bai eskolagunean jasotako materialak zein baliabideak Creative commons (CC BY-NC-SA 3.0) lizentziapean eginda daude. Beraz, zure ikastetxean nahieran erabil ditzakezue zuen gainbegiratzepean eta erantzukizunpean. Horren truk,Arkitentek webgunean esperientzia hori partekatzea eskatzen dizuegu.

 

Arkitektura eta hiria gustokoa baduzu eta zure interesa elkarbanatu nahi baduzu:

CSI ( Eraikin singular identifikatu) bat elkarbanatzeko aukera ematen dizu arkitentek. Horretarako gustukoa duzun eraikin edo espazio publiko baten argazkia ( zurea edo copyright-gabekoa) eta CSIhorri dagokion informazioa prestatu dugun txantiloian bete beharko duzu. (minutu pare batzuk beharko dituzu soilik) Zure CSI aukeratuta baduzu hemen klikatu.

 

Arkitentek eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk:

Arkitenteko taldea jarduera hau gauzatzeko prestatzaile eta aholkulari izateaz gain, irakaslearen laguntzaile ere izan daiteke jarduera ikastetxean bertan burutzeko.

Ikastetxe bakoitzak behar duen zerbitzuaren araberako aurrekontua eska diezaioke Arkitenteko lantaldeari. Horretarako, bidali eskaria helbide honetara .

Mila esker!

PDF-a deskargatu

 united credit consultants burnsville united credit consultants helpful hints