
Archikids arkitektura umeen artean zabaltzeko proiektu didaktikoa da. Bere webguneak diseinu koloretsuak eta animazioak erabiltzen ditu arkitekturako funtsezko kontzeptuak azaltzeko. Web orriak hiru atal ditu: Archifacts, Archigames eta Architivities. Archifacts -en, eraikin berezi batzuen formak, materialak, estrukturak eta diseinuak erakusten dira. Archigames-en arkitekturako oinarrizko kontzeptuak zabaltzen dira. Hirugarren atalan, Architivities -en, irudimena aktibatzea helburu duten aktibitateak proposatzen dira, eraikinekin erlazioa duten istorioak sortuz, eraikinei argazkiak eginez edota saguzarrendako etxe bat diseinatuz.
PDF-a deskargatu





